ESZENA

Bi asteburutan, Getxo antzerkiz beterik

Getxoko Antzerki Jardunaldiak hasita dituzue Bizkaiko kostaldeko herri horretan. Urriaren 7an hasi zen programazioa eta aste honetako asteburuan amaituko da.

Ohikoa den bezala, asegarri diren haurrentzako edo helduentzako obrak programatu dituzte bertoko antolatzaileek, euskaraz eta gaztelaniaz. Hala, urriaren 14an izango dute segida XXXIV. Antzerki Jardunaldiek Gazte Match / Match Pro obrarekin. Algortako Basagoiti etorbidearen zehar kale antzerkia egongo da Deabru Beltzak taldearen eskutik: Su À Feu.

Larunbatean, urriak 15, Trapu Zaharraren eskutik, Ongi Etorri Findemundo!!! euskarazko obra egingo da. Beste aldetik, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, K Producciones-en eskutik, La Flaqueza Del Bolchevique euskarazko lana ikusteko parada egongo da.

Azkenik igandean, lan piloa ikusteko abagunea egongo da: 13:00etan, The Funes Troup-en eskutik, Funes Van lana; Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 18:00etan, Glu Glu Produccionesen eskutik, Marikixkur eta Hiru Hartzak (euskaraz). Eta 17:30etik aurrera, Antzerki arina saioak: Prohibido soñar despierto, El falso paraguayo, Berriz Topatzean, Un hombre apunta a otro con una pistola; El árbol de hiroshima, eta El primer tren que salga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button