ESZENA

Jon Maya dantzariaren “Gauekoak” ikuskizuna, Madrilen

Bihar, apirilak 22, Jon Maya (Kukai dantza taldea) dantzariak Gauekoak ikuskizuna aurkeztuko du Madrilgo Fernan Gomez Antzokian.

Gogoeta personal, intimo eta berezi batetik sortzen den proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artistek hauspotuta. “Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta pertsonala”.

Pieza berezi honetarako Jon Maya aritu da ideia originala eta proiektua lantzen. Baina berarekin batera lagun talde maite eta berezia bildu du proiektuan: Mireia Gabilondo (eszena-zuzendaritza), Xabi Bandini eta Arkaitz Miner (zuzeneko musika), eta Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman eta Israel Galvan koreografoak.
Bertan testu literario batzuk kateatu dira, testuok Joseba Sarrionandia eta Carmelo Iribarren idazleenak dira. Ilustrazioak, aldiz, Maite Mutuberriak egin ditu, eta Fernando Bernués izan da eszenografiaz arduratu dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button