ARTEA

Jon Cazenave argazkilariaren “Galerna” proiektu bisuala

Datorren urteko otsailaren 14ra arte ikusi ahalko da Kutxa Kultur Artegunean Jon Cazenave argazkilariaren Galerna izeneko erakusketa.

Galerna proiektuaren abiapuntua “euskal gatazkaren azterketa ausartetik abiatzen da, eta modu generikoagoan bere jendearen izaera, historia eta elezaharretan sartzen da. Cazenavek ez dio bere identitate politiko edo nazionalari modu espezifikoan heltzen, baizik eta urteak igaro ahala partikularretik unibertsalera, konkretutik abstraktura eboluzionatzen du. Galerna hasiera- eta jaiotza-bidaia bat da. Erantzun eztabaidaezin eta ziurrez beteriko helmuga batera eraman beharrean, jatorri guztien jatorrira eramaten gaituen bidaia da, baretasun-lurralde bakarrera, berak erantzun posible bakar gisa proposatzen duenera”.

Erakusketa zortzi ataletan banatu da: Sarrera, Gatazka, Basoa, Paisaia, Haitzuloa, Itsaso hedatua, Geometria eta paisaia, eta Harriak eta pigmentua.

Denetarik topatuko du ikusleak “hasierako tentsio eta beltz sakonetik abiatuta, baso misteriotsutik eta haitzulotik igaroz (…) Lurraren barruko gune huts gisa hartuta, “non ez baitago inolako artefakturik eta gizakiak atseden har baitezakeen, bere egoera primarioenean, kutsadura modu orotik aske”.
Aipagarriak ere badira itsasoaren arnasketa irudikatzen duten 210 irudiak , arroken kontra talka egiten duten olatuen argazkiak.
Cazenave mendira ere hurbildu da, eta han agerian uzten du “naturaren geometria, askapena, babesa eta baretasuna”.

Erakusketa honi eta propio antolaturiko jarduerei buruzko argibide gehiago, hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button