MUSIKA

Jazpana Fest, rock independentearen plaza

Besaingo Jazpana Fest jaialdiaren edizio berri bat egingo da gaur eta bihar. Jazpanak bertako taldeak eta talde bereziak uztartuko ditu aurten ere, jaialdiaren helburuak nahasketa hori bilatzen baitu: “Herriko eta inguruetako taldeei jendaurrean jotzeko aukera eskaintzea, ohikoak ez diren taldeak ikusteko aukera ematea, eta betiko moduan, jaialdiaren ezaugarri nagusi den doako ekintza izatea”.

Hala, urriaren 28an, hauexek izango dira agertokian: Barracuda (Euskal Herria), Monte del Oso (Iruñea), Viva Belgrado (Kordoba) , Betunizer (Valentzia), Inoren Ero Ni (Euskal Herria) eta Rocket DJ (Castello).

Urriaren 29an, halaber, Baobas Will Destroy Your Planet (Euskal Herria), Izaki Gardenak (Euskal Herria), Unidad alavesa (Euskal Herria), Grises (Euskal Herria), Morgan (Madril), John  Berkhout (Euskal Herria), Nudozurdo (Madril), Peachy Joke (Euskal Herria) (Bartzelola) eta DJ Coco.

Azken momentuan Last Train (Frantzia) eta The Suicide of Western Culture (Bartzelona) karteletik erori dira, eta haien partez Peachy Joke eta Grises sartu dira.

Informazio guztia: jazpana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button