
Maiatzaren 22tik 31ra, Goaz Antzerki Taldeak antolatutako Debako Antzerki Astea egingo da.
Ekimenak publiko guztientzako askotariko proposamenak eskainiko ditu ekimenak, eta aurten besteak beste, honakoak hauek ikusteko abagunean izango da: Zurrunka Teatro eta La Semilla Voladoraren (Gasteiz) Birakolore kale ikuskizuna; Zurriola Antzerki Eskolaren (Donostia) Bernarda klownaren etxea; Arrapaladan taldearen (Elorrio) Abdukzioa, ke barbaridad! komedia; Itzuli Konpainiaren (Baiona) Adriene Bergson-Johnson; Gilkitxaroren (Bilbo) Alperrak, tunanteak eta maleanteak, eta Supituki taldearen Supituki show emanaldia.
Diogun moduan, lehen egun honetan, 19:00etan, Simon Berasaluze plazan, Zurrunka Teatro & La Semilla Voladora taldeak Birakolore pieza egingo du. “Basilio eta Valeriak, haien gurditxoa lorez beteta dutela, hiri zein herrietako kaleetan zehar bizitza landatzen, haziak banatzen, olerkiak ereiten, bihotzak dantzarazten eta utopia praktikatzen gidatuko gaituzte. Belaunaldien arteko topaketa xamur eta emankorra, non guztiok ongi etorriak izango garen parte hartuz gure hiriko paisaia eraldatzera”.
Emanaldiez gain, maiatzaren 30ean eta 31n inprobisazio tailerra eskainiko du Supituki taldeak, antzerki-jolas eta dinamika praktikoen bidez antzerki inprobisatuaren oinarriak lantzeko. Tailerra “ikasi, jolastu eta sormena garatu nahi duen edonorentzat izango da”.



