LITERATURA

Iruñean hainbat jarduera Liburuaren Egunaren inguruan

Liburuaren Egunaren inguruan, Nafarroako Liburutegia, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Nafarroako Filmoteka elkarlanean aritu dira zenbait jarduera egiteko, tartean, zinema-zikloa, antzezlanak, literatura eta musika ikuskizuna, lehiaketa bat, tailerrak eta erakusketa bat.

Zinemari dagokionean, Idatzia eta Filmatua izeneko zikloa antolatu da. Lau dira titulu hautatuak, bere jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpi-tituluekin, eta apirileko asteazkenetan emango dira, 19:30ean. Aste honetan, Soinujolearen semea Fernando Bernuesen filma aurkeztuko da. Datozen asteetan, Dans la maison, 2012an François Ozonek zuzendutako filma, eta Non ti muovere Sergio Castellitto zuzendariaren filma ikusteko abagunea egongo da.

Beste aldetik, Hizkuntza Eskola Ofizialak apirilaren 17an, 19:00etan, Las historias que cuentan antzezlana hartuko du Literarte Jaialdiaren baitan. Irene Vallejo, Rosa Montero, Juan Tallon eta Miguel de Unamunoren testu ezberdinetan oinarrituz, antzezlan hori, Virgina Moriones, Laura Laiglesia, Ana Maestrojuán eta Miguel Goikoetxandiaren dramaturgia lanaren emaitza da.

Nafarroako Liburutegiak eta Hizkuntza Eskola Ofizialak halaber martxan jarriko dute Lehenengo Lerro Ospetsuak lehiaketa. Apirilaren 23ra bitartean, zentro bietan, eskuragarri jarriko dira literatura obra unibertsalen hamar QR kode, horien bidez asmatu behar da zeintzuk diren obrak eta bere egileak.

Azkenik, Iruñako Udalarekin elkarlanean, Hizkuntza Eskola Ofiziala En Mudanza proposamenaren egoitza izango da, zeinen helburua den Udaleko Arte Garaikidearen bilduma eskoletara eramatea. Gainera, tailer ezberdinak garatuko dira Leire Urbeltz artistarekin eta Alexandra Baurès erakusketako komisarioarekin, irakasle eta ikasleentzat, hizkuntza ezberdinetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button