MUSIKA

Antillectual, Alaska Pipeline eta Petra taldeek joko dute asteazkenean Mogambon

Mogambon izango diren Antillectual holandarrak 2005 urtean eratu ziren eta orain arte iraupen luzeko bi disko eta bi EP argitaratu dituzte. Hirukoteak doinu melodikoak, baina era berean biziak jorratzen ditu. 500 kontzertutik eskaini dituzte bai AEBetan bai Europan barrena.

Frantziako Alaska Pipeline taldea ere hiru musikarik osatze dute. Jaz-rock estilo egiturak jotzen dituzte melodia baztertu barik, alegia, rock gehiago eta jazz gutxiago. Bi alditan izan dira Erresuma Batuan eta orain gurera datoz Master of Puppets izeneko iraupen luzeko diskoa aurkeztera.

Azkenik, Astigarragako Petra taldea 2007an eratu zen eta estilo esperimentalak lantzen ditu. Taldeaz ezer gutxi dakigu, haien promozio testuan sorginkeria, akelarre, eta inkisizioaz hitz egiten dute.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button