LITERATURA

John Donne poeta metafisikoaren “Meditazioak”

John Donne poeta metafisikoaren Meditazioak izaneko saiakera itzuli du Patxi Ezkiagak, eta Balea Zuria argitaletxeak plazaratu du. Gaur berton, izan da lan horren aurkezpena. Liburuak Gabriel Insaustiren hitzaurrea darama, eta Donneren garaikide izan zen Izaak Waltonek poetari berari buruz idatzitako biografia bat, Felipe Juaristik itzulia eta apailatua.

Hil aurretik, Patxi Ezkiagak John Donne (1572-1631) poeta metafisikoaren Devotions upon Emergent Occasions (Larrialdietarako Deboziozko Liburua) lanaren lehen atala itzuli zuen, Meditazioak izenburukoa. Irudimenaren, sentsualitatearen, erudizioaren eta ahapaldi forma perfektuen poeta izan zen Donne, The Anniversary eta The Perfume bezalako monumentuak utzi zituena.

Meditazioak saiakeran agertzen da pasarte ezagun hori: “Inor ez da uharte bat, berez oso-osoa denik; gizon oro kontinentearen zati bat da, osotasunaren zati. itsasoak lur zokor bat eramaten badu, Europa murriztu egiten da, gain bat murriztuko litzatekeen bezala, zure lagun baten orubea, edo zurea. Edozeinen heriotzak gutxiagotu egiten nau, gizadia nire ardura baita. Horregatik ez ezazu inor bidali kanpaiak norengatik jotzen duten galdezka: zugatik ari dira”.

  1. S. Eliotek goraipatu zuen Donne, eta Joseph Brodskyk berretsi bere Great Elegy for John Donne lanean. Egia esan, Donneren poesia bera hil ondoren argitaratu zen, eta, beraz, bere bizitzan, prosagiletzat (eta predikatzailetzat) hartua izan zen ezer baino lehen.
Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button