BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketa

Gaur aurkeztu da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketa. Datorren asteko astelehenean, urriaren 18an, izango da lehenengo kanporaketa Leioan, eta azaroaren 29an jokatuko da finala Bilbon.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketa taldekako txapelketa da, eta talde bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatuko dute, bi multzotan: A mailan, 18 urtera arteko hiru bertsolari, eta B mailan, 19 urtetik 26 urtera arteko beste hiru bertsolari.

Azken urteetan egin den moduan, sei bertsolariko zortzi taldek hartuko dute parte, guztira 55 bertsolari. Eskualde bakoitzak talde bat osatuko du, eta aurten honakoak izango dira: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta.

Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatzen da, eta finalaurreko bakoitzeko irabazlea finalera. Lehenik eta behin lau kanporaketa jokatuko dira, gero finalaurreko bi, eta azkenik, final handia.

Txapelketa hori gazteek egingo dute eta gazteen aurrean garatuko da, horrexegatik, saio guztiak eskola-ordutegian egingo dira, ikastetxeetan bertsolaritzak presentzia izan dezan.
Sariari dagokionez, aurten ere, BBK Sariketako sari nagusia taldeko plan bat izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button