MUSIKA

Jimmy Jazz berriz martxan, “EH-an sortua. Made in Basque Country” jaialdiarekin

Jimmy Jazz aretoan lanean hasi dira, eta zerbait potente proposatu nahi dute datorren hilerako. Ekainaren 6an, kontzertua.

“Bagaude berriz martxan eta bageneukan berriz lanean jartzeko kriston gogoa eta baita monoa ere. Oraingoan zuzenekoek apur bat itxoin beharko dutenez streaming bidezko jaialditxo hau aurkezten dizuegu: EH-an sortua. Made in Basque Country. Doakoa izango da, baino egoera honen erruz jasaten gauden galera ekonomikoak apur bat arintzeko ere bailo dezake. Borondatezko aportazioak egiteko aukera egongo da eta. Bildutako dirua Hala Bedi, Jimmy Jazz Gasteiz, lan egingo duten teknikarientzat eta parte hartuko duten lau taldeentzat izango da.”

Parte hartuko duten lau talde horiek Arkada Social, Brigade Loco, Rotten XIII, The Guilty Brigade dira.

Laster jaialdiari buruzko informazio gehiago emango dute, baina eurek diotenez, “oraingoz joan ekainak 6an agendan gordetzen eta lagunekin plana prestatzen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button