LITERATURA

Joxemari Iturraldek liburu berria aurkeztuko du

Joxemari Iturraldek Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar) izenburuko lana aurkeztuko du datorren asteartean, apirilak 16, Donostiako Udal Liburutegian. Aurkezpenean autoreak eta Antxiñe Mendizabal editoreak parte hartuko dute.

Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetako pertsonaia liskartsua eta famatua izan zen. Iturraldek, hain zuzen, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.

“Gregori Efi movitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgo hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ez ohiko intuizioari eta sexu-trebetasunei esker”. Egoera liskartsu horretan, Bikote euskaldun bat harrapatuta geratuko da San Petersburgon.

Joxe Mari Iturraldek (Tolosa, Gipuzkoa, 1951) Filologia Erromanikoa ikasi zuen Iruñean. Ingelesezko irakaslea, abangoardiako pintorea, Euskal Literaturaren katedratikoa, genero asko jorratu ditu bere idazle ibilbidean. Pott Bandako kide ere izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button