ESZENA

Metrokoadroka kolektiboaren “Zertarako Hegoak”

Berria egunkariaren 10. urteurrenaren harira sortu zen Zertarako hegoak antzezlana, egoera absurdu batetik abiatzen da. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok super botereak ditu. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: super botere hauek ez dute ezertarako balio. Hortaz, jende guztia hasi da bere super boterearen bila, haien artean Mirentxu: “zer egin hegan egiteko balio ez duten hegoekin?”

“Zertarako hegoak dramaturgia eta umore absurdua uztartzen dituen komedia bat da, espazio huts batean eraikia. Pertsonaietako batek hegan egiteko balio ez duten hegoak dituela deskubritu du. Eta ez daki zer egin haiekin. Irudi horrekin islatu nahi izan dugu Metrokoadroka kolektiboko kideok eguneroko bizitzan edonork senti lezakeen ezintasuna: azken batean, pertsonak ez al gaude ezertarako balio ez duten super botereez beterik?”

Egun hauetan, Metrokoadroka kolektiboak Zertarako Hegoak antzezlana Bilboko Kafe Antzokian eskainiko du irailaren 18an, 11:00etan eta 19:30ean Irailaren 22an, berriz ikusteko aukera egongo da Oiartzungo Udal Aretoan, 19:30ean.

Oier Guillanen testuan oinarritzen den obra honetako antzerkilariak honakoak dira: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega eta Joseba Roldan.

Hemen duzue lanaren gaineko bideo bat.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button