LITERATURA

Darwin-ek gurean izan duen eragina

Darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako nondik norakoak biltzen ditu Altonagak Darwin gurean lanean, aldekoak eta kontrakoak, beti ere modu ulergarri eta ulerterrazean, lan dibulgatibo interesgarria osatuz.

"Hain zuzen 1838ko irailean, Charles Darwini bururatu zitzaion inoizko ideiarik onena: hautespen natural bidezko eboluzioa. Hautespen naturalak zientifikoki azaldu zuen gure presentzia unibertsoan, eta, bide batez, jainkoen edota diseinatzaileren baten beharra ezabatu zuen, eta beren patuaren jabe bihurtu zituen gizon-emakumeak. Ordura arte sinetsi egiten zen, bibliak esan bezala, bizidun guztiak jainkoak kreatuak zirela, eta mudaezinak. Darwinen ideia iraultzaileak eragindako kommozioa, esparru zientifikoa gainditu eta, gizartearen alor guztietaraino zabaldu zen Europa osoan. Euskal Herrian ere bai, jakina. Hain zuzen, darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak nahi dizkizu kontatu Darwin geurean honek, haren aldekoak eta kontrakoak aurkeztuz, eta harrera-prozesua hobeto ulertzeko hariak nabarmenduz".

Kepa Altonaga (1958) biologoa da eta hainbat ikerketa burutu ditu. Gainera, UZEI, Elhuyar eta Euskaltzaindiarekin kolaboratu du. Idazlan ugari ere plazaratu ditu, nabarmenenak dibulgaziozkoak, tartean, Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (Elhuyar, 1998); Armand David, pandaren aita (Elhuyar, 2001); eta Etxepare, Aldundeko medikua (Euskaltzaindia / EHU).

Pamielak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button