BESTELAKOAK

Aste honetatik aurrera berriemailearen lanak gurean

Aste honetatik aurrera, Nontzeberrik abian jarri zuen kolaboratzaileen lehiaketan irabazle suertatu zen Iñigo Bidetxea berriemailearen lanak ikusteko parada izango duzue abendura arte.

Egunak eman genituen Kolaboratzaile Lehiaketako lanak irakurtzen eta aztertzen, eta azkenean guztion artean kolaboratzaile bat aukeratzea deliberatu genuen, zenbait arrazoi tarteko.
Eta bat esaten dugu, bi kolaboratzaile nontzeberritar gureganatzea baitzen estreinako asmoa, oinarrietan esan genuen moduan.
Batetik, espero baino lan gutxiago heldu zitzaizkigun, batzuk antzekoak, bete batzuk gure gaietatik, agian, pixka bat aldenduak,… eta bestetik, guztiok erasotzen gaituen krisialdiak hala behartu gaituelako, diogun bezala hasierako asmoa bestelako bazen ere.

Beraz, horrengatik guztiarengatik bat aukeratu genuen, Iñigo Bidetxea kazetari eta diseinatzailea.

Honatx Bidetxeak lehiaketara aurkezturiko lana. Hemendik aurrera, bi asterik behin, inarrosiko zaituzten bere ekarpen interesgarria irakurtzeko aukera izango duzue.

Aurrera, beraz!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button