Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizko campusean egingo duen lehen lau hilabeteko Kultur Campus izeneko egitarauaren berri eman du. Zineak presentzia handia izango du programaren baitan, izan ere, Alemaniako zinegile berriei buruzko zikloa ikusi ahalko da. Horretaz gain, bizikidetza ardatz duten filmak ere proiektatuko dituzte. Azkenik, Poloniako Poznan hiriko Short Waves film laburren jaialdiko lanak ere izango dira ikusgai.
Hala, otsailaren 28tik aurrera Alemaniako zinegile gazteei buruzko zikloa ikusi ahalko da Gasteizko Florida aretoan.
Zuzendari hauek Berlingo Zine Eskolatik igaro dira. Lehenengo egun horretan Bungalow (Ulrich Köhler, 2002) proiektatuko dute; martxoaren 1ean berriz, Klassenfahrt (Henner Winckler, 2002); 22an Sehnsucht (Valeska Grisebach, 2004), eta 29an Schläfer (Benjamin Heisenberg, 2005). Apirilaren 17an Pingpong (Matthias Luthardt, 2006), eta 26an Ferien (Thomas Arslan, 2007). Maiatzaren 10ean Nachmittag (Angela Schanelec, 2007), eta 17an Jerichow (Christian Petzold, 2008).
Bestalde, martxoan, bizikidetza ardatz duen Zinelkar izeneko zikloa egingo dute, eta apirilaren 19an, Gasteiz Poloniako Poznan hiriko Short Waves film laburren jaialdiko egoitza izango da.
Ekimen hauekin loturiko guztia Kultur Campus-en webgunean
Jerichow filmaren trailerra: