IKUS-ENTZUN

“Jazzinema” zikloaren filmak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan ikusgai

Euskadiko Filmategiak Jazzinema zikloa jarriko du abian uztailean, eta lau film proiektatuko ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta Gasteizko Artiumen, Donostiako Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Iruñeko Golem zinema aretoetan ikusi ahalko dira filmak. Ekimenak ere bat egingo du Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazzaldi handiekin.

Jazzineman programatutako lehen filma (hilak 7) Jazz on a Summer´s Day (Bert Stern, 1959) izango da. Bertan, Louis Armstrong, Mahalia Jackson eta Thelonious Monk jazz-artisten emanaldiak jasotzen dira. Bigarren saioan, Spike Leek zuzendutako Mo’ Better Blues filma ikusiko da, zeinak jazzeko tronpeta-jotzaile baten ibilerak kontatzen dituen, Denzel Washington aktorearen partehartzearekin.
Hirugarren filma, Urkamendirako igogailua (Louis Malle, 1957), frantziar zinemaren klasiko handia da, eta haren soinu-banda Miles Davis tronpeta-jotzaileak egin zuen.
Eta azken filma, Thelonious Monk pianista eta konpositore estatubatuarraren bizitza aztertzen duen Thelonious Monk: Straight no Chaser (Charlotte Zwerin, 1988) dokumentala izango da.

Zikloaren gaineko informazio guztia, Euskadiko Filmategiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button