MUSIKA

Jazzaren eztanda, Jazzaldian

Euskorleansek, euskal musika eta dantza, brass bandak eta New Orleanseko Jazza uztartzen dituen proiektuak, hiriko kaleak zeharkatuko ditu gaur, uztailaren 20an, Jazzaldia hasi bezperan. Kukai Dantzaren eta L.M. Moreno musikariaren arteko elkarlanetik sortutako proiektua ospakizun alai eta jai-girokoa izango da, 58. Jazzaldiari ongietorria emango dion aurrerakina.

Eta geroko egunetan jazzak eztanda egingo du Donostiako 16 agertokitan: Trinitate Plaza, Keler Gunea (Zurriola hondartza), Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia, Škoda San Telmo Museoa, Frigo Gunea, Fnac Gunea, Chillida Leku, Kutxa Fundazioa (Tabakalera), Club Aretoa, Nauticool, Garbera, San Martin Merkatua, Irun, Fnac Foruma eta María Cristina Hotela. Guztira 90 kontzertu izango dira, horietatik 60 dohainik, 25 tokiko taldeenak, 9 familientzat Txikijazzaren hamaikagarren edizioaren barruan, 8 JazzEñerenak, 4 Katapulta zirkuitukoak…

Eta ohi den bezala, programazioan izar handiak eta artista ospetsuak bilduko dira, besteak beste Norah Jones, Ben Harper, Joss Stone, Pat Metheny, Village People, Abdullah Ibrahim, Kenny Barron, Enrico Rava, Bill Frisell, Tiken Jah Fakoly, Yosuke Yamashita, Fred Wesley & The New J.B.’s, Jerry Bergonzi, Eri Yamamoto, Bamba Wassoulou Groove, Michele Hendricks & Ronald Baker Project…

Eta jazzaren munduan ibilbide sendoa egiten ari direnak tartekatuko dira: Julian Lage, Nubya Garcia, David Helbock, Blue Lab Beats, Ezra Collective, Ill Considered, The Side Effects, Five Stars, Conversessions, Bengue…

Eta gertuagoko artistak ere bertan izango dira: Viva Suecia, Zetak, Arde Bogotá, Elena Setién, Rocío Márquez & Bronquio, Niño Josele, NGBMç Cuarteto, Gonzalo del Val, Arima Soul, Lucía Rey, Kinkfolk, Olana Liss, Amaika Rude…

Jakingarri guztiak, tokiak, orduak, sarrerak eta abar: Jazzaldia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button