MUSIKA

Jazzaldiak Keler Guneko programazioa eta kartela aurkeztu ditu

Donostiako Zurriolako hondartzan kokatuko den Keler Gunean kontzertu ederrak entzungo dira aurten. Uztailaren 24tik 27ra arte, talde euskaldunak, estatubatuarrak eta afrikarrak zortzi kontzertu (popa, musika urbanoa, teknoa, sustrai musikak, bluesa eta indiea) eskainiko dituzte dohainik.

“Blues Garaikideko Album Onenaren Grammy saria irabazi berri duten Lovell ahizpak, Larkin Poe beren taldearekin batera, Keler Gunean arituko dute uztailaren 24an. Blood Harmony  bere albuma Estatu Batuetako hegoaldeak ezaugarri dituen musiken bilduman zoragarria da: bluesa, gospela, bluegrassa edo, besterik gabe, hegoaldeko rocka. Berealdiko zuzenekoetan gorputz eta arima aritzeagatik, eta gitarra eta ahotsen birtuosismoagatik bereizten da Larkin Poe.”

Izarok ere Cerodenero eramango du Jazzaldira. Abeslari zoragarri honek mundu propio bat du, eta hasieratik erakutsi ditu aparteko sentsibilitatea eta ezohiko nortasuna.
Egun horretan bertan, uztailaren 24an, beste lau kontzertu izango dira Kursaaleko terrazetan. Hauek dira: Bigyuki teklista eta Tomoaki Baba saxofonista japoniarrak; Marcin Masecki pianista poloniarra; Lakecia Benjamin saxofonista amerikarra; Eddie Henderson tronpetista handia, boskotean, Steve Davis tronbonistarekin, eta azkenik, Carolina Katum artista mexikarra.

Uztailaren 25ean, bi euskal talde izango dira: batetik, Merina Gris, proposamen bikaina, eta bestetik, Shinova, penintsulan goraldian diren indie taldeetako bat.

Eta kontzertuei amaiera emateko, beste artista askoren artean, Chill Mafia iruindar taldea izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button