MUSIKA

Mugaren bazterrak arakatuz

Hitzekin eta musikarekin jolasean,  Xabi Solano eta Jon Garmendia “Txuria”-k Bidasoatik Harago ikuskizuna eskainiko dute Hernanin, Getxon, Bilbon, Atharratzen eta Gasteizen, urrian eta azaroan.

Bi euskal sortzaile hitzak eta musika uztartu dituzte, eta oraingo honetan ekimen xume eta intimo batekin datoz: Bidasoatik Harago.
“Ipuinak, poemak eta idatzi laburrak, gitarra, trikitia eta ahotsa, horra ikuskizunaren osagai batzuk. Abentura, ametsak, herria, kultura, historia, maitasuna… hitzekin eta musikarekin jolasean arituz zentzu eta emozioetan eragiteko nahikeria da eskaintza hau”.

Bost emanaldi aurkeztu nahi dituzte momentuz: urriaren 23an, Hernaniko Biteri Kultur etxean; azaroaren 7an, Getxoko Muxikebarrin; azaroaren 18an, Bilboko Arriaga antzokian; azaroaren 22an, Atharratzeko Prefostan; eta azaroaren 30ean, Gasteizeko Izaskun Arrue kulturgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button