MUSIKA

“Jazz VG Club”-eko kontzertuak, gaurtik aurrera

Egun hauetan jazza izango da nagusi Gasteizen, Jazz VG Club saioekin. Aurtengo Jazzaldiaren 44. edizioa datorren urterako atzeratu denez, saio horiek zaleen gosea asetzeko proposamenak izango dira.

Uztailaren 16tik 19ra bitartean hainbat taldek hartuko dute parte Gasteizko The Garage aretoan burutuko den Jazz VG Club jaialdian. Saioak bikoitzak izango dira, 20:00etatik aurrera.

Gaur berton abiatuko da ekimena Triology  eta Lara Vizuete taldeen emanaldiarekin, Jazz VG Clubaren atariko gisan. Triology jazz banda berriztatzailea da, eta bere musika berezia da oso. David Juarezek, Aitor Bravok, Jon Cañaverasek, Charles Cooperrek, Alberto Maldonadok eta Alfonso Junguituk osatzen dute Triology. Beste aldetik, Lara Vizuete musikari balioanizdunaren emanaldiak publikoa asetzeko modukoak izaten dira beti, eta ahots-jazza, pianoa eta biolontxeloa dira bere oinarriak.

Hurrengo saioak honakoak izango dira: Ruben Salvador RS4  eta Ernesto Aurginac Quartet (uztailak 17);  Noa Lur Troublemaker eta Javier Moreno (uztailak 18); eta Abe Rábade eta Baldo Martinez (uztailak 19).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button