IKUS-ENTZUN

Fermin Muguruzaren “Nola?” dokumentala, Irunen

Gaur, Irungo Kabigorrin, Fermin Muguruzaren Nola? dokumental berria pantailaratuko da, 19:00ean, Filmazpit elkartearekiko elkarlanari esker.

Bere xarmak erakarrita, Fermin Muguruza The Big Easy-ra joan zen disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans. Bertan, alde batetik, bere ibilbideko zortzi abesti moldatu zituen New Orleanseko doinuetara eta hiriko bi klasiko interpretatu zituen, eta bestetik, Nola? dokumentala zuzendu zuen (hango egoeraz, Katrinaren 10. urteurrenean).
Treme-ko pasarte batekin paralelotasun ugari ditu: abestiak oso ondo integratuta daude, protagonistek kontatzen dutenarekin lotuta. Hala, musika narrazioaren pertsonaia bat gehiago bihurtzen da.
Pelikularen ardatz nagusia George Ingmire da (WWOZko esataria, dokumentalista eta urakanak izan zuen eraginaren inguruko hainbat irratsaioren aurkezlea). Bere diskurtso kritiko eta ironikoarekin, diskoaren grabazioaren kontakizuna, gauzen egoeraren inguruko gogoetekin tartekatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button