MUSIKA

Jazz kontzertuak egingo dituzte Durangoko Plateruena Antzokiko terrazan

Jazzeruena lelopean, udan, jazz kontzertuak egingo dituzte Durangoko Plateruena Kafe Antzokiko terrazan. Hilaren 28an hasita, lau asteazkenetan, lau emanaldiz gozatzeko parada izango da.

Antolatzaileek hitzetan, “Plateruenak duen terraza baliatu nahi izan dugu Jazzeruenaren lehen edizio honetan, urte osoan zehar izaten dugun kultur eskaintza formatu berri batean aurkezteko, eta baita Durangaldeko eta Euskal jazz eszena bistaratzeko ere”.

Hala, ekainaren 28an, Trizak hirukoteak joko du; uztailaren 5ean, Asier Elias durangarrak bere Asier Elias Project taldea aurkeztuko du; 12an, Juan De Diego bilbotarra izango da terrazan; eta, azkenik, 19an, Mikel Azpiri donostiarrak abiatutako Elkano Browning Cream proiektuaren txanda izango da.

Hasier Oleaga, Julen Izarra eta Jon Piris musikari handien abentura jazz zale berria Trizak; Asier Elias musikari durangarrak, berriz, Asier Elias Project egitasmoa aurkeztuko du; Juan DeDiego, bestalde, tronpeta-jotzaile prestigiotsua da, hamaika proiektutan parte hartu duena; eta, amaitzeko, Elkano Browning Cream banda Mikel Azpiri donostiarraren Hammond teklatuak gidatutako banda bizi-bizia da, klubetarako egokia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button