ESZENA

Betiko galtzaileak, edo ez

Txalo Produkzioak kolektiboaren eskutik, abenduaren 17tik 20ra bitartean, eta Donostiako Principal Antzokian, Losers (Galtzaileak) izeneko lana ikusteko abagunea izango da. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola arituko dira.

Lanaren mezua honakoa duzue: “Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Horregatik euren buruak galtzailetzat dituzte eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.
Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute?”

Itxaropena ez da inoiz galdu behar, eta are gutxiago ezpainetan irribarrea marratzen baduzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button