MUSIKA

Javier Lopez Jaso & Marcelo Escrich Quartet, “Pagoda”

Iragan maiatzaren 29an aurkeztu zuten Iruñean Marcelo Escrich kontrabaxu jotzaile argentinarrak eta Javier Lopez Jaso soinu jotzaile iruinsemeak Javier Lopez Jaso & Marcelo Escrich Quartet jazz bandaren Pagoda (Arrabal Jazz) disko berria.

Diskoan jasotako doinu guztiak Lopez Jasok eta Escrichek sortu dituzte, eta Juanma Urriza (bateria) eta Luis Gimenez (gitarra) musikarien laguntzarekin grabatu dituzte.

Errabal diskoetxearen arabera, “lau musikariek modu agerikoan bilatzen dute originaltasuna eta berrikuntza, hala konposizioetan nola haiek interpretatzeko moduan, eta muturreko sentsibilitatearen xerka aritzen dira, jazzaren tradizioari itzuri egin gabe. Konplizitatea, kontrapuntua, elkarrizketa, trukea, soinu-ehundurak eta muturreko dinamikak, jolasak eta soinu berriak…”.

Taldeak jazzaren tradizioa eta inprobisazioa ulertzeko modu berriak batzen ditu. Proposamen horretan akordeoia eta kontrabaxua dira ardatzak, eta tango oihartzunak, Frantziako musette-en zertzeladak edo musika klasikoaren zantzuak entzun daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button