ARTEA

Fernando Pucheren argazkiak Photo Gallery 20 galerian

Azaroaren 19an abiatu zen Bilboko Photo Gallery 20 galerian Fernando Puche argazkilariak osaturiko erakusketa interesgarria.
Hamaika obra ekarri ditu argazkilari honek. Guztiak formatu txikikoak dira eta askoz handiagoa den bilduma baten laginak dira, El bosque multiplicado.

Egileak berak dioenez "nire obra estetikaren inguruan ardazten da. Gauzen itxura garrantzizkoa da, niretzat bai bederen, ez baita gauza berea basoa argazkietan hartzea azaroko goiz batean edota ekaineko arratsalde batean. Irudia hartzea ekimen bera izango da, baina ez ostera, irudiaren estetika. Gauza konkretuak bilatzen ez badira edozein irudi da balekoa, baina hori ez du nahi argazkilari batek. Kamerak irizpide zehatza aldarrikatzen dizu, eta hala, berak adierazten dizu zeinek balio duen eta zeinek ez. Edozein argazkilarirentzat helburua irudi adierazgarriak, interesgarriak eta aipagarriak gorpuztea da. Irudin hauek jendea erakarri behar dute, begiratu behar dira nekerik hartu gabe.
Gure sorkuntzen jomuga sedukzioa da, ikuslea seduzitu behar dugu".

Photo Gallery 20 galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button