
Atzo, Oionen, ohikoa den Bertsolaritza, zer da hori? Hitzaldia egin zuten. Ostiralean, Izarran, Kultur Etxean errepikatuko da ekimena, Ruben Sanchezekin, 19:30ean..
Egun horretan ere, Langraiz Okan, bertso-saioa egongo da Gizarte Etxeko Aretoan Oihane Perea eta Iñaki Viñasprerekin. Ondategin ere, Zigoitia aretoan, Paula Amilburu eta Iñaki Viñaspre bilduko dira, 19:30ean.
Antezanan, Iñurrita elkartean, bertso-afaria antolatu du Añanan Euskara Mingainean elkarteak, Asier Otamendi eta Oihane Perea bikotearekin.
Ostiralean ere, Gasteizeko Kakiturri elkartean, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa bilduko dira bertsotan afaltzeko.
Azkenik, larunbatean kontu polita antolatu dute Izarran: Urkabustaizko esaera zaharren txapelketa. Horren bueltan, Manex Agirre, Oier Arbina, Aitor Jimenez, Maite Murga, Asier Zubizarreta bertsolariak ere bilduko dira.
Euskal Herriko bertso-agenda begiratu nahi baduzue: http://bdb.bertsozale.eus/web/agenda/