MUSIKA

Belmondo Quintet talde frantsesak hasiko du 365 Jazz Bilbao egitaraua

Bizkaiko hiriburuko 365 Jazz Bilbao egitarauren lehendabiziko kontzertua ostegunean, hilak 6, izango da. Egun horretan, Frantziako Belmondo Quintet boskotea arituko da Bilboko Guggenheim Museoan, 20:00etan. Abendura arteko programa horri esker hiriko hainbat areto eta hoteletan jazz emanaldiez gozatzeko aukera izango da.

Belmondo anaiek zuzentzen dute Belmondo Quintet banda. Frantziako jazzeko izen oneko musikarien artean daude eta ibilbide luzea egin dute, 20 urte baino gehiago. Talde eklektikoa da eta askotariko musikari prestigiotsuekin egin dute lan, hala nola, Michel Legrand, Gil Evans eta Fréderic Gallianorekin.

Azaroaren 11n, halaber, Stacey Kent kantari iparramerikarra arituko da Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Abenduaren 1ean eta 2an Michael Mossman tronpeta eta tronboi jole estatubatuarrah Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin joko du Euskalduna Jauregian.

Jazz egitarauarekin loturiko kontu guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button