IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdia hasi da

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak bere XX. urteurrena ospatuko du uztailaren 3ra arte, eta Bilboko hainbat aretotan kulturarekin eta sexu-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera eskainiko ditu. Atzo abiatu zen jaialdia arrakasta handiz, eta bertan, Angeles Cruz zuzendari oaxakarrak jaso zuen Zinegoak 2023 Ohorezko Saria.

Edizio honetan makina bat proiekzio, solasaldi, arte eszeniko eta kontzertu antolatu dira aldarrikapen giroan: “Zinegoakek identitate aldakorretan jarri du arreta, generoa aldatzeko eta deskubritzeko lekua dela ulertuta”.

Film luzeen sail ofizialean, Brasil, Kanada, Libano, Suitza, Portugal edo Argentinatik etorri diren 16 film lehiatuko dira jaialdiko ohiko hiru sailetan: FIK, DOK eta KRAK . Lan horien bidez hainbat gai jorratu nahi dira: esnatze sexuala, norberak bere burua ezagutzea, gure gorputzekiko gozamena, sorlekura itzultzea, memorien artxiboa, zapalkuntzaren egitura hegemonikoak ezabatzeko borroka edo beste mundu batzuk erakusteko eta pentsatzeko ilusioa.
Sail ofizialean 25 film labur lehiatuko dira, eta hor ere zikloak eratu dira, tartean, Haurtzaroa eta nerabezaroaEmakume zuzendariak, Lotura primarioak, eta TBIQ+ ziklo berria. Gainera, lehiaketa ofizialetik kanpo Euskal Herrian ekoitzitako film laburrez beteriko Erroak ziklo klasikoa ere izango da.

Betiko legez, proiekzioez gain, jaialdiak hainbat jarduera osagarri ere antolatuko ditu, eta hala, La Fundición aretoak Gilkitxaro konpainiaren Identitarteak antzezlana hartuko du, eta Pabellón 6 espazioan Esaiozu X antzezlan eszenikoaz ere gozatu ahal izango duzue. Jaialdiak ere musika barreiatuko du talde hauekin: Chocolate Remix reggaetoi feminista; Paula Trama eta Barbi Recanatiren kontzertua Cabareten; eta 20. urteurreneko jaia Badulaken.

Jaialdiaren amaiera ekitaldia uztailaren 3an, astelehena, ospatuko da Bilborocken, eta bertan XX. edizioaren palmaresa ezagutaraziko da.

Egunez eguneko programazioa eta hitzordu guztien gaineko informazioa: Zinegoak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button