MUSIKA

The Prodigy, Einstürzende Neubaten eta Anari, BIME jaialdian

Urriaren 27 eta 28an egingo dira BIME jaialdiko kontzertu nagusiak  Barakaldoko BEC aretoan. Jaialdiaren antolatzaileek dagoeneko iragarri dituzte BECen izango diren zenbait talde eta artisten izenak.

Hala, izen horien artean, The Prodigy banda britainiar elektronikoa nabarmendu dute antolatzaileek, bai eta Einstürzende Neubaten talde alemaniar industrial mitikoa ere. Horiekin batera, Anari ere izango da.

Orain arte zabaldutako beste izen batzuk hauexek dira: Vitalic ODC, Kiasmos, Mark Eitzek, Esquirla eta Tops.

Informazio gehiago: bime.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button