MUSIKA

Musika Eskolen Europako Jaialdia

Musika Eskolen Europako Jaialdia (EMUSIK) hainbat tokitan ospatzen da, eta Donostia eta beste 59 herri eszenatoki izango dira Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek emango dituzten 120 kontzertu ikusteko. Ekimena maiatzaren 4tik 7ra izango da.

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren proiektua da EMUSIK, eta Euskal Herriko hainbat tokitan izango du presentzia, bai eta  Europako hainbat herrialdetan ere: Espainia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, eta abar.

EMUSIK maiatzaren 4an eta 5ean hasiko da gure lurraldeko hamar herritan. Gehienbat, tokiko ikasleak izango dira kontzertu hauek emango dituztenak Donostian, Amorebieta-Etxanon, Angelun, Hernanin eta Tafallan, besteak beste. Adibidez, Amorebietan, maiatzaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, ZUS Jana Fischera-Kvetona Sered-eko (Eslovakia) musika eskolako dantza talde tradizionala ikusi ahal izango da herriko plazan; eta maiatzaren 6an, 18:30ean, Espluges de Llobregat-eko L´esplufónica Banda Sinfonikoak eta Alemaniako Grooving High Big Bandak  joko dute.

Halarik ere, inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an. Hemengo zein atzerriko 8.500 musika-ikasleentzako topaketa izango da toki hau. Modu horretan, “59 herri anfitrioiek doako 120 kontzertu baino gehiagoz osatutako programazioa hartuko dute”, herritarrei zuzenduta. Izan ere, EMUSIK jaialdia baino zerbait gehiago da, “kultura eta herrialde desberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Europako herri desberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button