ARTEA

Begoña Viana pintorearen "Estructuras" erakusketa L'Atelier galerian

Koloreen metastasia nabaritzen da Begoña Viana pintorearen margolanetan. Atalka nabarmentzen diren zati koloretsuek, adierazpide mardulak osatzen dituzte, irudi onirikoak izan daitekeenak osatuz eta berrosatuz.

Erakusketa irudimenezko arkitekturaren bilaketa etenbakoa da. Hau azpiegiturek bermatzen dute, errekurtso grafikoz, ukituzko eta ikusizko ehundurez eta collageez horniturik.
Hasierako errealismoa urtuz doa pixkanaka, koloreak gainez egiten du eta marrazkia desitxuratu egiten da atmosfera harmonikoa lortzen den arte. Hortik estrukturak sortzen dira, erakusketari izena ematen dion egitura, hain zuzen ere.

Azaroaren 25ean inauguratu zen erakusketa hau eta urtarrilaren 10era bitartean ikusgai izango da Bilboko Cosme Etxebarrieta kalean dagoen L'Atelier arte galerian.

L'Atelier galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button