LITERATURA

Bernat Etxepare gaurko egunetara ekarria

Euskara jalgi hadi plazara lelopean, Bilbo Zaharra Forumen, urtero bezala,  jardunaldiak egingo dira egunotan. Aurten gure literaturaren hazia landatu zuen Bernat Etxepareren inguruan egingo dira, eta ekainaren 3an, Bernat Etxepareren Linguae vasconum primitiae liburuaren irakurraldia egingo da Bilboko Arriagan Antzokian, Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren XIV. edizioaren barruan. Etxepareren idazlana goizeko 8.00etatik 14.00etara irakurriko da tai gabe, eta Xabier Amurizak emango dio hasiera irakurraldiari. Aurreko edizioetan bezala, Arriagaren kanpoaldean pantaila handi bat jarriko da, hortik ere irakurraldia jarraitu ahal izateko.

Baina osteguna heldu baino lehen, idazlearen eta liburuaren inguruko jardunaldiak antolatu dira Bilbo Zaharra Forumen barruan, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Gaur maiatzaren 31ean, Tere Irastorza eta Aingeru Epaltzaren arteko solasaldia antolatu da. Bihar, ekainak 1, Koldo Izagirre izango da hizlaria, eta azkenik, etzi,  Xabier Amuriza arituko da. Solasaldiak 19:00etan hasiko dira.

Joan den martxoan Patri Urkizu eta Iñaki Aldekoa bildu diren jardunaldietan. Hurrengo egunean, Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran Korrontzi taldeko musikaria batu ziren publikoaren aurrean. Eta azkenik, Itxaro Borda idazleak eta Ibon RG musikariak ikusgarria egin zuten.

Dakikezuenez, euskaraz idatzi eta argitaratutako lehenengo liburua Linguae Vasconum Primitiae izan zen, 1545ean, eta bere egilea Bernat Etxepare.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button