
K Proiektuaren inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak topaketa eta jarduera batzuk antolatu ditu hainbat udalerritan. Hala, duela gutxi, Kalesarean dokumentala pantailaratu da, eta horretaz ere eztabaidatu da Durangon egin den ekitaldi batean.
Gazteei lotutako politikak bultzatzeko eta zabaltzeko sortu du Foru Aldundiak K Proiektua, euskaraz egingo dena eta bi helburu partekatzen dituena: hizkuntza hori Bizkaiko gazteen artean zabaltzea eta zeharka egitea, eta proiektuan parte hartzen duten pertsonek euren ardurak, kezkak eta proposamenak Foru Aldundiari jakinaraztea.
Orain arte ekimen desberdinak egin dira, eta 2015. Urtean beste batzuk antolatu dira. “Urtarrilean Kabian4: Generoari bueltaka izeneko jarduera egingo da; otsailean hezkuntzaren gainean eztabaidatuko da, gainera hausnarketa egiteko eta etorkizunerako jarraibide berriak sortzeko tailer bat programatuko da, eta ekimenean parte hartzen duten gazteengandik lortutako informazioa ahal den neurrian kontuan izango da etorkizuneko politikak sortzerakoan”.
Eta beste aldetik, eta Durangon egin zen bezala, Bizkaiko udalerri desberdinetan Kalesareak dokumentala emango da; eta dokumentala ikusi ostean bertan dauden pertsonekin solasaldia egingo da.
K Proiektua Bizkaiko 18-30 urte arteko gazteen kezkak, arazoak, grinak zein diren aztertzeko sortu da. Honen bidez urtebete baino denbora luzeagoan teknologia berriei, komunikazioari eta ikus-entzunezkoei lotutako hainbat jarduera sortu dira, esparru, udalerri eta ideologia desberdineko gazteen artean lotura bat ezarri dadin. 1.000 gaztek baino gehiagok parte hartu dute ekimen honetan.