Getxoko Nazioarteko Jazzaldian joko duten musikari nagusiak zeintzuk izango diren jakin berri da. David Sanborn, Dee Dee Bridgewater, Jerry Gonzalez & Fort Apache Band, Charles Lloyd eta Dave Douglas izango dira Algortako Bihotz Alai plazan joko dutenak.
Jaialdia Charles Lloysek (Memphis, 1938) irekiko du. Saxo-jole, txirula-jole eta musikagilea da eta bere 35 lanek izan duten arrakasta dela-eta, jazz modernoaren artista erreferentziala bilakatzea lortu du.
Hurrengo egunean, ostirala, Jerry Gonzalez (New York, 1949) tronpeta-jolea arituko da bere talde ospetsuarekin, Fort Apache. Honekin, Rumba para Monk, Crossroads, Pensativo eta Moliendo café lanak grabatu ditu.
Uztailaren 3an, Dave Douglas (New Jersey, 1960)izango da protagonista. Bere belaunaldiko tronpeta-jole eta musikagile ezagunetariko bat da. Gainera, Free jazzaren aldeko apustua egin zuen hasieratik eta azken hamarkadetako musikari garrantzitsuenetariko bat omen da Ipar Amerikan.
Igandean, Dee Dee Bridgewaterren (Memphis, 1950) txanda izango da. Dee Dee karrera luzeko musikaria da eta horregatik,hain zuzen ere, 1996. urtean Grammy saria irabazi zuen. Getxon, Billie Holliday-ren omenezko To Billie with love from Dee Dee bere azken lanaren abestiak interpretatuko ditu.
Azken egunean, uztailaren 5ean,David Sanborn (Tampa, 1945) saxo-jole eta hiru Grammy sariren irabazlea arituko da
Kontzertuetarako sarrerak datorren astelehenean, maiatzak 3, jarriko dira salgai ohiko lekuetan. Musikari guzti hauen kontzertuak Algortako Bihotz Alai plazan 21:30ean izango dira.
Getxoko Kultur Etxetik bidalita