IKUS-ENTZUN

Izarren azpiko euskal zinea

Izarren azpiko euskal zinea izeneko ziklo txikia abiatuko dute Aramaion, uztailaren 23, 28 eta 30en, gaueko 22:00etatik aurrera. Euskal film laburrak ikusteko aukera paregabea izango duzue Iturrieta sagardotegian.

Bihar, uztailak 23, abiatuko da ziklo txikia Asier Altunaren filmografiarekin, Euskaldunen Egunerokoa izenburupean. Sail horren barruan Txotx, Topeka, Sarean, 40 ezetz eta beste titulu batzuk ikusteko aukera egongo da.

Datorren astean, 28an, Aitor Alberdiren lanak pantailaratuko dira, Memoriaren Istorioak izenburupean. Eta hurrengo egunean, Bizitza errealeko istorioak titulupean, Juanma Canoren piezen emanaldia osatuko da.

Gogoratu, Izarren azpiko euskal zinea zikloa Aramaion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button