BERTSOTAN

Izarran hasiko da Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa ekimenaren lehengo topaketa, larunbat honetan egingo da Izarran.

Gorbeialdeko bertso eskola guztiek hartuko dute parte bertan; guztira bost talde. Honako  hauek: Elexpuru ta 4 (Aramaio), Ez jatzu gustau biher (Aramaio), 4 oinetan poto (Murgia), Bertsolahariak latxak (Urkabustaiz) eta Bostibaieta (Legutio).

Hitzordua 12:00etan izango da, Izarrako frontoiko tabernan, Bertsotloia egiteko. “Izarrako taberna bakoitzean atleta onenen gisa egin beharko dute bertsotan taldeetako ordezkariek: 100 metro oztopo, 200 metro lauak, maratoia…”

Bazkariaren ostean, arratsaldea ondo pasatzeko, talde guztien artean Bertso-Erronkak egingo dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button