IKUS-ENTZUN

“There Once Was An Island” dokumentala proiektatuko dute Elorrion

Briar March zinegileak zuzenduriko There Once Was An Island (2010, Zelanda Berria) dokumentala proiektatuko dute gaur, ekainak 14, Elorrioko Iturri Kultur Etxean Hilean Behin izeneko zikloaren baitan. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Polinesiako irla txiki bateko familia bat du protagonista filmak. Izan ere, klima aldaketaren ondorioz, familia horrek etxea utzi behar du. Hala, Takuu Itsasgorek irlako etxeak hartzen dituen bitartean, herriak klima aldaketaren ondorioak pairatuko ditu.

Kanpotik datozen bi zientzialari eta bertako hiru lagun egoera latz horretan murgilduko dira. Hala, herri honen bizitza, kultura, arazoak eta egunekotasuna jasoko dira dokumentalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button