MUSIKA

Izarok bere lehen lana aurkeztu du: “OM”

Izarok OM izeneko bere estreinako lana aurkeztu du gaur goizean akorde goxoren artean. Mallabiko neskak gitarra hartuta Koilarak kantari heldu dio aurkezpena musikaz blai egiteko.  Arin egiten ari da ibilbidea musikaren munduan. Duela bi urte hasi zen gitarra jotzen eta lehen kontzertuak ematen. Youtubeko plataforman kanta bat igo (Paradise) eta Pikadero izeneko filmerako aukeratu zuten (gaur egun ia 40 mila bisitaldi ditu). Harrezkero pausuz pausu baina ere berean abiadura meteorikoan kontzertuak ematen ibili da lehen diskoak argia ikusi duen arte.

Eta ia dena kasualitate hutsarengatik: “Donostiak kontzertu bat ematen ari  nintzela, gaurko taldeko bateria hurbildu zitzaidan ea bakarrik ote nengoen, ea zerbait grabaturik ote nuen, eta nik ezetz esan nion. Iker Lauroba aurkeztu zidan gero, eta han hasi zen dena.”

OM diskoaren bidez taldeak duen energia kanalizatu nahi izan duela dio Izarok. “Guztiok baikara energia iturria taldean, eta izen horrek, lehen mantra denak, ondo biltzen du gure ahalegina”. Diskoak Izarok eginiko eta letra ederrak jarritako 13 kanta biltzen ditu, batzuk euskaraz, eta beste batzuk gaztelaniaz eta ingelesez. “Abestiok goxotasuna transmititzen digute, sentikortasuna, karga poetiko ikaragarria, eta entzuleak hunkiarazi dituen ahoskera”. Eta hala da, Izarok duen ahotsa da bere armarik ederrena, berau modulatzeko eta bariazioak egiteko abilezia ikaragarria du. Bere ahotsa entzun dugunean Russian Red taldeko Lourdes Hernandez kantariaren trazak aditu ditugu, edota Daughter taldeko Elena Tonra-ren xamurtasuna. Indie esparruko doinuak direla esan daiteke OM honetan entzuleak adituko dituen kantak.

Izarorekin batera Iker Lauroba, Oriol Flores, Ane Bastida eta Julen Barandiaran daude. Lana Muir Estudioan grabatu da Yon Vidaur adituaren begiradapean, eta maketazioa Hiru Damatxo etxeak egin du.  
Diskoa irailaren 23an aurkeztuko du zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian, eta ondoren, Izarok bira egingo du estatu osoan zehar, Lloyd Cole artista eskoziarraren telonero gisan.

Urrian bere kontzertuetara joateko aukera izango duzue: 1ean, Donostian izango da; 2an, Oñatin; 21ean Eskoriatzan; 28an Durangon; eta 30ean, Ziburun.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button