MUSIKA

Izaro kantariak Azpeitian eskainiko du kontzertua

Martxoaren 9an, Azpeitiko Soreasu Antzokian, Izaro kantariak kontzertua eskainiko du 20:00etan hasita, hainbat hiritan egiten ari den biraren barruan. Izaro kantariak Cerodenero izeneko kontzertua eskainiko du, horixe baita bere azken diskoaren izena.

Izaro Andres musikari mallabitarrak Cerodenero disko berria kaleratu du eta bira berriari ekin dio. Aurretik, Om  (2016), Eason (2018) eta Limones en invierno (2020) lan arrakastatsuak kaleratu ditu.

Lan berri honetan Izarok bere barne bidaia bat proposatzen du, pop, folk, elektronika eta sustraiko musika-doinuen kontrasteak berreskuratzen dituena. Kantuetako letrek harrapatzen zaituzte, barnean dauden poesia eta metafora ederrengatik.

Musikariak 2024ko hasieran ekin dio aurkezpen birari, eta Bilboko Euskaldunatik, eta Donostiako Kursaaletik iragan ostean, Espainia aldera jo du, eta Bartzelonan, Gasteizen eta Sevillan eman ditu kontzertuak. Orain Azpeitian izango da, eta Iruñean, martxoaren 10ean kantatuko du. Gero AEBtara joango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button