BESTELAKOAK

Bidaiatzerik nahi?

Iñaki López de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura zuzendariak Bidaiarien txokoa programa aurkeztu du gaur goizean Bilboko Udaletxean Alex Txikon mendizalearen presentziarekin. Ekimenak bidaiaren inguruan gerta daitekeen ororen gaineko begirada dakar, eta hala, urrian eta azaroan, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta kontzertuak biltzen dituen egitaraua egongo da Begoñako Udaltegian.

Mendizaleak urriaren 3an hitzaldi zikloa inauguratuko du Next time Inshallah: Expedición de invierno G1 izeneko hitzaldiarekin. Mendizaletasuna muturreko baldintzetan, neguan, hotz ikaragarriarekin, eta Alexen izaera jator eta paregabearekin nahastuta.

Datozen egunotan, zortzi mila metroko mendi baten tontorretik Colorado ibaiaren barruraino bidaiatu ahal izango da, piraguaz, gero Siziliatik edota Dakarreraino joateko. Hala, Carlo Escribanoren espedizioak Colorado ibaia kurritu zuen; Josu Zabaletak euskaraz eskainiko duen Bost idazle Siziliaren bila Siziliatik egindako literatur bidaia da; eta amaitzeko, urriaren 24an, Ignacio Corcuerak Livingstone, Dakar rallyaren azken edizioan, bakar-bakarrik, bizi izan zuen abenturaren berri emango du.

Bidaia hauez gain Munduko Musiken kontzertuek ere txokoa izango dute. Ostiral honetan, hain zuzen ere, hasiko dira kontzertuok, Africa Djembeka taldearekin. Urriaren 5ean, Thaïs Morellek Brasilgo musika ekarriko du; 19an, Mafi Masari taldeak Arabiako musika nahasketa egingo du; eta 26an, txalaparta eta munduko perkusioak entzun ahalko dituzue Bi hotz-en taupadak kolektiboarekin.

Tailerrak azaroan izango dira, eta berrikuntza gisa, bidaiei buruzko blog bat nola egin erakutsiko da. Matrikula urriaren 8tik 21era egongo da zabalik.
Eta gehiago ere egongo da, astearte guztietan, 19:30ean, EITB-ren Chiloe bidaia programa ezaguna eskainiko da.

Beste aldetik, martxan dago bidaiei buruzko jatorrizko film laburrak sarituko dituen Bidaiari Dubi Dubi lehiaketaren beste edizio bat.

Informazio gehiago hemen topatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button