LITERATURA

Ixiar Rozasek “Narrugorrik” irakurriko du hiru egunetan, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroko ikertzaile eta idazle Ixiar Rozasek Narrugorrik irakurriko du hiru arratsaldetan. Bertan, egonaldi batean landutako Erritmoen segida prozesuaren barruan sortu da Narrugorritik liburua. Buruturiko lana egileak berak irakurriko du gaur hasita eta ostegunera bitartean Azkuna Zentroan. Azken egunean, solasaldi bat egingo du Rozasek Danele Sarriugarte, Ibon RG eta Usue Arrietarekin, 19:00etan.

“Narrugorrik arnasa luzeko lana da eta 2025ean zehar argitaratuko da. Testu labur eta poemez osatuta dago, entzumena, erritmoa, arnasketa eta energia mota batetik datozenak. Eta halaxe irakurri, ahots gora, liburua oraindik prozesuan dagoela, beste entzumen batzuei, beste gorputz batzuei, konposatzen doan erritmoa aditzeko”, azaltzen du egileak. “Eta badira hitzak, agian desagertzear daudenak, eta hor nonbait haien erresonantziak aditu daitezke, nonbaiteko belarri zuloan. Eta badira hitz horien aldaerak eta sonemak, oinez, bailaraz bailara, aditu daitezkeenak. Hitz horiekin, hots horiekin”.

Erritmoen segida bat entzun eta, hortxe, idazketari eutsi. Material horietan badago arnasketa erritmo bat eta energia modu bat. Eta hortik beste konposaketa eta artzidurak etorriko dira. Eta badira aspaldiko hitzak, euskaraz biluzdura izendatzeko erabiltzen direnak.

Material horiek Azkuna Zentroan zabalduko dira, beste artista batzuekin lan egiteko, partekatzen jarraitzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button