IKUS-ENTZUN

“Korterraza Araba” programa irailera bitartean

Korterraza Araba ekimenaren laugarren edizioa da aurtengoa, eta ekainaren 29tik irailaren 1era, film laburren hautaketa bat ikusi ahal izango da lurralde horretako hainbat herritan.

Gaur berton, ekainak 29, Artziniegako Artekale plazan izango da lehen emanaldia. Hortik, Bergantzu, Berantevilla, Armiñón, Oro (Zuia), Zurbano, Lanteno, Zuhatzu-Kuartango, Labastida, Aramaio, Okondo, Maeztu, Bergüenda edota Laudio herrietara egingo du salto. Beste herri askok zerrenda luzea osatzen dute.

Makina bat film interesgarri ikusteko parada egongo da, sail ezberdinetan: txikientzat, Super seleccion, Komedia edota Mix.

Egitarau osoa, non, zer eta noiz, Korterrazan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button