LITERATURA

Bigarren Book Trailer lehiaketa, Getxon

Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin abiatu dute lehiaketa hau beste behi Getxon. Bertan, Euskal Herriko 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta egin beharreko lana honakoa da: aukeratutako liburuetako bat irakurri, eta horren trailerra egin.

Lanak apirilaren 15a baino lehen helarazi beharko dira (sardadilakalabazan@gmail.com), bideoak Youtuben eskegi eta lotura e-mailez bidali. Maiatzaren 8an sari-banaketa egingo da. Irabazleek tablet bana izango dute sari, bigarrenek abentura kamera bana lortuko dute eta hirugarrenek eskola materiala erosteko 50 euro. 

Beste aldetik, martxoan, Kalabazan Kultur Ekimenak elkarteko kideek lau tailer eskainiko dituzte, gazteei Book Trailerra egiteko tresnak ezagutarazteko eta sortu ahal zaizkien zalantzak argitzeko. Tailerrak Getxoko Gauegun Gaztelekuan izango dira.

Parte hartu nahi baduzue eta argibideak behar badituzue, Book Trailerra egiteko jarraibide eta ideiak, www.kalabazan.com webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button