BERTSOTAN

Iturriaga eta Elortza onenak

Unai Iturriagak irabazi du Elizondon jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa, eta beste aldetik, Igor Elortzak irabazi du Donostia jokatu den seigarren finalaurrekoa.

Unai Iturriagaren atzetik Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Jokin Uranga, Iñigo Mantzizidor eta Julio Soto gelditu ziren.

Donostian, Igor Elortza txapeldunaren atzean Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Jon Martin, Etxahun Lekue eta Fredi Paia sartu ziren.

Datorren larunbatean azken finalaurrekoa jokatuko da Maule-Lextarren. Bertan erabakiko da nortzuk kantatuko duten finalean.

Puntuazioa honela dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button