ARTEA

Emakumeak denboragabeko modan

Uztailaren 1etik 30era bitartean, Shandra Martinez ilustratzailearen erakusketa ikusgai izango da Errenteriako Xenpelar Etxeko aretoan. Erakusketan, 2019tik 2021era bitartean egindako ilustrazio originalak daude, hiru gunetan banatuta.

Lehen gunean, emakumeen irudiak agertzen dira, denboran zehar, beren istorioak musikatik, dantzatik, zirkutik edo iraganeko eta oraingo denboragabeko modatik kontatzen dizkigutenak.
Bigarren gunean, bideo batek ikusgai dauden hainbat lanen lan-prozesua proiektatzen du. Azkenik, hirugarren gunean, zenbait piezaren lan digital originalak daude ikusgai.

Shandra Martinez (1977) errenteriarrak Erroman, Parisen edo Madrilen egin ditu egonaldiak. “Nire arte-prestakuntza ikerketa eta esperimentazio propioaren bidez garatu da urteetan zehar, pinturaren eta ilustrazioaren (tradizionala eta digitala) artean ibiliz. Ilustratzaile gisa parte hartu dut hainbat proiektutan, hala nola, Gunter-alegiak haur-liburuan, kartelen diseinuan eta ilustrazioan, bai eta Hiru une banakako pintura-erakusketan ere, Kutxa Kultur Plaza espazioan, Tabakaleran, 2017an”.

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Errenteriako Udalaren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button