MUSIKA

Revolutionary Brothers-ek single berria sareratu du

Donostiako Revolutionary Brothers reggae eta hip-hop bikoteak Markus Riddim izenburuko singlea sareratu du. Grabazio berri honek egungo krisi ekonomiko eta sozialari buruzko bi kantu berri jasotzen ditu.

Bi doinuok Soulforce alemaniarrak ekoitzi ditu, eta abeslari lanetan Hermano L, King Konsul eta Yanu aritu dira. Hala, Hermano L-k Duro como un muro doinua abestu du, eta King Konsul eta Yanuk, berriz, Tontas tesis.

Azken kantu horren bideoklipa ere sareratu dute donostiarrek. Esti Iglesias eta Samu Gamitak egin dute eta Eduardo Correak, berriz, ekoitzi.

Honatx bideo berria:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button