LITERATURA

“Bestela esanda”, ahozko narrazioari buruzko literatura-jardunaldiak

Iruñeako Kondestable Civivoxan, eta azaroaren 6tik 20ra bitartean, ahozko narrazioari buruzko literatura-jardunaldiak antolatu dira aurten. Hainbat ikuskizun eta topaketa didaktikok osatzen dute programazioa.

Ekimena joan den barikuan hasi zen Magia eta amarrukeria Cervantesengan izeneko ikuskizunarekin.  Datorren hitzordua, azaroaren 13an izango da Koldo Amestoy narratzailearen Biribilketa, luma beltza… belearen dantza… ikuskizunarekin.

Arthur Miller. Hurbilketa antzerki konprometitura izeneko hitzaldia ere antolatu da azaroaren 19an, Mª Felisa López EHUko Filologia Ingelesa Saileko doktorearen eskutik.
Arthur Miller: fragmentos flotantes gaipean jorratuko da azaroaren 20ko proposamena. Arthur Millerren jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunaren harira, Emi Ecay aktorea eta antzerki-zuzendariak idazlearen lanen zati aukeratu batzuen irakurketa dramatizatua egingo du.

Topaketa didaktikoak ikasleekin egingo dira. Bat, azaroaren 13an, Koldo Amestoyrekin. Bestea Rafael San Martín adituaren eskutik etorriko da azaroaren 17an: Misterio Bufo. Bertan, Erdi Arokoa juglareek Erdi Aroan interpretaturiko antzerki-pieza satirikoak entzungo dira.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button