MUSIKA

Isuo ta Kezman, Andoaingo Gaztetxean

Isuo ta Kezman musikariek kontzertu akustikoa egingo dute Andoaingo gaztetxean, igandean, 18:30etik aurrera.

Isuo Sasiia izenaren atzean, Iosu Isaias zarauztarra dago; kantautoreak soinu akustiko eta intimoak jotzen ditu. Andoainen Kezman flautistaren laguntza izango du.

Isuok Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak izenburuko diskoa argitaratu zuen 2015ean. Diskoak 10 doinu biltzen ditu, ahotsa, gitarra akustiko eta flautaz jantziak.

Kantuok Egiluz Bergara idazleak 2008an plazaratutako Zen tradizioko idazki hautatuak poema-liburuan jasotako testuetan ardazten dira. “Aintzinako poema txinatar batzuk dira disko honen oinarria”.

Entzun ezazue diskoa: isuo.bandcamp.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button