LITERATURA

“Zergatik Panpox” liburuaren irakurketa jarraitua

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, ekainaren 14an Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekimenaren laugarren edizioa egingo dute Arriaga Antzokian.

Bosgarren edizio honetan Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox? liburua irakurriko dute. Duela lau urte Axularren Gero irakurri zuten, duela hiru Mogelen Peru Abarca, duela bi Jon Miranderen Haur besoetakoa, eta iaz Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso.

Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle eta irakasleak pozik agertu dira literatur ekimen honek lortutako harrerarekin. “Oso pozik gaude, eta harro, ekimena gero eta indar handiagoa hartzen ari delako eta, horrenbestez, pixkanaka-pixkanaka, geure helburua -klasikoen balioak eta gaurkotasuna aldarrikatzea, alegia- betetzen ari garelako”.

Urretabizkaiaren lana aukeratu dute, nobelan agertzen den ama, pertsonaia femeninoa del aldetik, aitzindaria izan delako euskal literaturan. “Zergatik Panpox? nobelan dugu lehenengo aldiz euskal literaturan protagonista femenino subjektu bat”. Urretabizkaiaren eleberria 1979. urtean argitaratu zen.

Irakurketa Jarraituaren inguruko xehetasun guztiak bilbozaharra.com webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button