MUSIKA

Manettek lan berria aurkeztuko du, bermutarekin batera

Manett taldeak disko berriko kantuak aurkeztuko ditu, igandean, urriak 18, Bilboko Hika Ateneoan, bermuta hartzeko orduan. Hala, eguerdi partean, bizkaitarren country kutsuko doinuak entzuteko parada izango da.

Diego (ahotsa), Raul (ahotsa eta baxua) eta Edu (bateria) Bilboko eta Getxoko musikariek eratu dute Manett. 2005ean, lehenengo maketa grabatu zuten, eta 2009an,  bigarrena ere bai, zeina Mondosonoro aldizkariak urteko onena aukeratu zuen. 2010ean, hainbat kontzertu egin zituzten, eta 2011n, Suburbia izenburuko lan argitaratu zuten Moonpalace diskoetxearen laguntzarekin.
Ibon Rg-k grabatua, nahastua eta ekoitzia da, Suburbia lanean hainbat musikarik parte hartu zuten, tartean, Carlos Beltran (banjoa), Maite Arroitajauregi (txeloa), Ibon Rg-k ere hainbat instrumentu jo zituen estudioan.

Mannet-en musikan AEBetako country-aren zantzuak nabaritzen dira, baina proposamena erabat garaikidea da, Americana estilokoa, Giant Sand, Wilco eta antzeko taldeen antzera.

Igandean, gogoratu, kantu berriak joko dituzte, ikus-entzuleek bermuta hartzen dute bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button